Apirileko bertsu topaketen izen emaitea abian da
Aurten ere bertso topaketak izanen ditugu apirileko bakantzetan. Aurten hiru txanda ezberdin izanen dira bi Baigorrin eta bat Urepelen. Bertso eskola bakoitzak bere txanda izango du. Apirilak 21-22-23an kolegio eta lizeoetako ikasleentzat antolatu dugu eta hau Urepelen iraganen da. Apirilak 24-25ko txanda Baigorrin izanen da eta bertso eskola hauentzat izanen da: Amikuze, Oztibarre, Irisarri, Baigorri, Ortzaize, Uztaritze, Angelu, Polo-Baiona, Larraldea eta Ziburu. Apirilak 26-27ko Baigorriko txandan bertso eskola hauek eman dezakeete izena: Aloze, Sohüta, Garazi, Azkarate, Kanbo, Itsasu, Hazparne, Hiriburu, Oihana-Baiona eta Hendaia.
Lekuak mugatuak izanen dira eta izen emaite ordenaren arabera onartuko dira. Helloasso plataforman Bertsularien lagunak idatzi eta bertan atxemanen duzue izena emaiteko aukera.