Aitor Servier xapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan
Pasa den larunbatean Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Bertsu-Eskolen Eguna ospatu zen Hazparneko Zinema gelan, eta bertan arratsaldean gazteen mailako Xapelgoa ere jokatu zen.
Goizean, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko 28 bertsu-eskoletako haurrek egin zuten beren oholtzako lana, festa giroan Oskar Estangaren eskutik. Biziki polita izan zen bertsu-eskoletako erakasleek, haurrek eta haien senitartekoak Hazparneko zineman pasatu zuten goiza.
Arratsaldean jokatu zen Xapelgoan, Aitor Sevier azkaindarrak jantzi zuen xapela, Ortzi Idoate-n eskutik. Aitorrekin batean finalean aritu ziren: Kerman Diaz, Hodei Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, Julen Bellan, Leire Laskarai, eta Ibai Capot. Lapurditik, Aitor Servier-ekin batean, Nahia Sasco ere, Euskal Herriko finalean izango da Orion, ekainaren 27an.