Aitor Sarasua bertso paper lehiaketako saridunak
Bertsularien lagunak elkarteak Aretxabaletako herriko etxearekin elkarlanean Aitor Sarasuaren omenezko bertso paper lehiaketa antolatu du. Parte hartzea oso zabala izan da eta orotara 75 bertso sorta jaso ditugu hiru sailetan banaturik. Segidan atxemanen dituzue saridunen izenak eta euren lanak:
* HAURREN SAILA:
- Lehen sariduna: Eki Eizagirre. Hemen bertso sorta.
- Bigarren sariduna: Itoitz Herrera. Hemen bertso sorta.
* GAZTEEN SAILA:
- Lehen sariduna: Nahia Etxeberri Lopepe . Hemen bertso sorta.
- Bigarren sariduna: Xanet Ormaetxea Perea. Hemen bertso sorta.
- Epaimahaiaren aipamen berezia: Leina Alkhat Larrandaburu. Hemen bertso sorta.
* HELDUEN SAILA:
- Lehen sariduna: Iñigo Legorburu Arregi. Hemen bertso sorta.
- Bigarren sariduna: Amaia Agirre Arrastoa. Hemen bertso sorta.
Sari banaketa martxoaren 30an izanen da Itsasuko Sanoki gelan egingo den bertso bazkarian. Bertan Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan eta Ortzi Idoate izanen dute gai emaile. Bazkarirako erreserbak telefono hontan egin daitezke: 0674985475.
Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guziei sorta ederrak jaso baitira. Eta eskerrak baita ere Aretxabaletako herriko etxeari emandako babesarengatik.
Gugan hago Aitor!