Aissa Intxausti gailendu da Errexil sariketako 2. saioan
Urrunako posta gela bete betea zela aritu dira kantuan bertsolariak. Xalbat Altzugarai gai emailearen gidaritzapean osatu dituzte lan puntuagarri guztiak. Azken epaia jakin aurretik, punttuka hasi dira bersolariak era inprobisatuan, eta giroa erabat goxatu da. Epaile lanetan Lur Renteria eta Iban Thikoipe aritu dira. Aissa Intxausti izan da saioko garailea. Eta honenbestez horrela osatu da finaleko afitxa: Eneko Lazkoz, Aissa Intxausti, Miren Artetxe, Eneko Abasolo "Abarkas", Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy. Gai emaile lanetan Aritz Bidegain arituko da.
Finala urriaren 4an ospatuko da arratsaldeko 19:00etan. Txapeldunari Errexil bertsolariaren seme den Jean Louis Eizmendi "Errexil II" ak jantziko dio.
Saioaren ondotik aperitifa eskainia izanen da.