Abian da Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa
Aitor Sarasua Maritxalar Aretxabaletan sortu zen 1967. urtean. Biziki gazte hasi zen Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziren. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bi arlo horietan lan handia egin zuen bereziki, bai haren bailaran baita Ipar Euskal Herri osoan ere. Seaskako ikastoletan bertso irakasle aritu zen eta Bertsularien Lagunak elkartearen lehendakari ere izan zen, bertzeak bertze.
Bertso lehiaketak adinaren araberako hiru maila izanen ditu:
- Helduen maila: 2007. urtetik gorakoak, gutienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte
- Gazteen maila: 2008 eta 2011 urte artekoak, gutienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte.
- Haurren maila: 2012 urtera artekoak, gutienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte.
Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira.
Lanak igortzeko epea otsailaren 21ean bukatuko da. Epaia martxoaren 14an jakinaraziko da webgunearen bidez.
Lanak honako helbidera igorri beharko dira: sarasua.lehiaketa@gmail.com
Sariak hauek izanen dira:
- Helduen sailean 1. saria: 300 € eta 2. saria 150€
- Gazteen sailean: 1. saria 100 €ko Elkar dendako bonoa eta 2. saria 50 €ko Elkar dendako bonoa
- Haurren sailean: 1. saria XILABAko finalerako sartzea eta trikota berezia. 2. saria: XILABAko finalerako sartzea eta tixerta berezia.