Bertsu Eskolen Eguna eta gazteen eskolarteko xapelgoa
Goizeko 10:00etan hasiko da Bertsu Eskolen Eguna, non Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskoletako haurrek parte hartuko duten Oskar Estanga musikalariarekin batera, ikasturtean zehar egindako sortak kantatuz.
Ondoren haur, guraso, bertsuzale, erakasle, eta antolatzaileek elgarrekin bazkalduko dute, une polit bat partekatuz.
14:00etan Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko Xapelgoaren (gazteen eskolartekoa) finala ospatuko da bertan. Parte hartuko duten bertsulariak: Aitor Servier, Lur Renteria, Ibai Capot, Kerman Díaz, Nahia Sasco, eta Leire Laskarai (Ainhoa Sarasuaren ordez).
Egun horretan jakingo dugu nortzuk kantatuko duten Orion, ekainaren 21ean ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Finalean.