Bizkaiko Taldekakoa

Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin nahi da: bertso eskolak eta eskualdeak indartu nahi dira.

Seiko parte hartzaileko taldeak (edo gehiagokoak) izango dira: hiru bertsolari, epaile bat, gai-jartzaile bat eta laguntzaile batez osatuko dira. Hiru talderen artean jokatuko dira saioak, eta batek egingo du aurrera, hurrengo fasea jokatzeko.

2017an abiatu zen ekimena. Helburua? Elkargune ludiko bat sustatzea bertso eskolen eta eskualdeen artean. Gainera, parte-hartzaileen profila askotarikoa da oso: oso gazteak direnak, beteranoak, hasiberriak, txapelketan parte hartu dutenak,...

>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago

Bizkaiko Taldekako Txapelketa

Webgunea: