Bertsolari Txapelketa Nagusia
Egun, Bertsozale Elkarteak antolatzen duen egitasmo ezagunena da Bertsolari Txapelketa Nagusia.
1935. urtean Donostian jokatu zen Bertsolari Eguna izan zen txapelketa ofizialen abiapuntua. Euskaltzaleak eta Euzko Gaztediak izan ziren antolatzaileak eta Iñaki Eizmendi "Basarri"k jantzi zuen txapela.
Gerra ostean Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa, 1960. urtean, eta berak antolatu zituen 1982 bitartera bitarteko sei txapelketak. Bertsozale Elkarteak 1986an ekin zion Bertsolari Txapelketa Nagusia antolatzeari.
>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago
Azken txapelketetako webguneak:
- 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
- 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
- 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia