Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa
2021ean egin da lehena. Banakako txapelketa egokitzen zen, baina pandemiarekin banakakoa baino binakakoa bideragarriagoa delakoan antolatu da.
2020ko udazkenean Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoeraren ziurgabetasunak bultzatuta, 2021eko banakako txapelketak izan zitzakeen oztopoen aurrean txapelketari forma aldatzea erabaki zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirela eta egoeraren aldakortasunak berak sortu zitzakeen gorabeherak izan ziren erabakia hartzeko arrazoi nagusiak.
Asmoa bertso plaza eta kultura sustatzen jarraitzea da eta, nola ez, bertsolari eta bertsozaleei bertsoaz gozatzeko lekuak eskaintzen jarraitzea, besteak beste.
>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago