Bertsokabi Sariketa
Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketa 2017an abiatu zen, ordura arte egin izan zen Xalto Saria ordezkatuz. 2015ean zendu zen Eugenio Arraiza euskaltzale eta bertsozalearen izena darama sariketak. Lan handia egin zuen Arraizak bertsolaritza sustatzen, batez ere Nafarroan, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariorde izendatua izan zen 1983an.
Sariketak Iruñerria du eremu: hain zuzen, bertako gazteak bertsozaletzeko xedea du sariketak eta 16-30 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte.
>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago
Xalto Saria aurrekari
Xalto Saria, 1992. urtean egin zen lehen aldiz. Andres Narbarte “Xalto” bertsolariaren omenez antolatu izan da eta Goizuetan, bere jaioterrian, ospatzen zen finala.
Edizio hauetan guztietan bertsolari nafarren harrobia izan da: Julio Soto, Estitxu Arozena, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Mikel Lasarte… izan dira Xalto Saria irabazi duten bertsolarietako batzuk.
Goizuetako Udalarekin elkarlanean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu izan zuen Xalto Saria. Goizuetako Umore Ona elkartearen babesa ere du ekimenak.
Mariano Izeta Sariketarekin txandakatu izan ohi da, bakoitza bi urtetik behin gauzatuz.