Eskolatik Plazara
2020ko Euskal Herriko Eskolartekoko parte-hartzaileak egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartu dituen proposamena da: urtarrilaren 29an, Gernika-Lumon; otsailaren 5ean, Iruñean; eta otsailaren 12an, Altzon.
Eskolartekoa egin ohi dugun Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu, elkarlanean.
Urtarrilak 29. Gernika-Lumoko Astran, 18:00etan Bertsolariak: Etxahun Lekue, Irune Basagoiti, Leire Vargas, Maialen Lujanbio eta Naia Arrizabalaga Gai-jartzailea: Igor Menika |
Otsailak 5. Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:00etan Bertsolariak: Aitor Ugarte, Alaia Martin, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eukene Los Aires eta Julio Soto Gai-jartzailea: Josu Sanjurjo |
Otsailak 12. Altzoko kultur etxean, 18:00etan Bertsolariak: Aner Peritz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal Gai-jartzailea: Imanol Artola "Felix" |