Bertso Egunak

Hiru Bertso Egun antolatu ziren 2021erako, baina azkenean bi izan dira: otsailaren 13an Iruñean eta martxoaren 27an Getarian. Datorren urtera atzeratu da Hazparnekoa, data zehaztu gabe.

Pandemia aroak ere ekarri du berrikuntzarik: ahalik eta zale gehiagorengana iritsi asmoz, bertatik bertara jarraitu ahal izan dira saioak, baina baita Internetez ere, www.bertsoa.eus atariaren bidez. Modu baterako zein besterako sarrera erosi behar izan da aurretik.

2022ko Bertso Eguna ere plaza biziberritzeko helburuarekin estu lotuta dago.

Julio Soto, Onintza Enbeita, Xabier Silveira eta Miren Amuriza. / XDZ

 

Urtarrilak 30. Hazparneko Mendeala Gela. 18:00.

Maiatzak 22. Hazparneko Mendeala Gela. 17:00.

DATORREN URTERA ATZERATUTA, DATA ZEHAZTU GABE

Otsailak 13. Iruñeko Gayarre Antzokia. 18:00. [ARGAZKIAK]

Bertsolariak: Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira

Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea

Martxoak 27. Getariako Cristóbal Balenciaga Museoa. 18:00. [ARGAZKIAK]

Bertsolariak: Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi

Gai-jartzailea: Maite Berriozabal