Urriaren 20tik zortzi emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Bertsoaroak
Udazkeneko ohiturari jarraikiz, Bertsoaroaren edizio berri bat antolatu dute elkarlanean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Osotara, urria eta azaroa bitartean zortzi emanaldi izanen ditu aurtengo egitarauak: hiru bertso-jaialdi, haurrentzako bi emanaldi, hitzaldi bat eta bi emanaldi berezi, “Momentuari helduz” Iruñean estreinatuko den ikuskizun berria eta "Oholtza" performancea.
Bertsoaroa zikloa zein "Momentuari helduz" emanaldia urriaren 18an aurkeztuko dituzte Iruñean egingo den prentsaurrekoan.
Honakoa da aurtengo Bertsoaroaren programazioa:
BERTSO-SAIOA
Urriak 20, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin.
Gai-jartzailea: Iker Iriarte
EMANALDI BEREZIA
Urriak 25, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
“Momentuari helduz”
Abeslari-bertsolariak: Oskar Estanga eta Alazne Untxalo
Teklatua: Satxa Soriazu. Baxua: Aritz Luzuriaga. Saxoa: Alberto Arteta
HITZALDIA
Urriak 27, osteguna. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoa
"Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala"
Hizlaria: Andoni Egaña
BERTSO-SAIOA
Azaroak 3, osteguna. 19:00
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
Bertsolariak: Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Sarasua.
Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu
HAURRENTZAKO EMANALDIAK
Azaroak 5, larunbata. 12:00
Sanduzelaiko Civivoxa
“Plaza bete poz”
Gidaria: Oskar Estanga
Azaroak 5, larunbata. 18:00
Sanduzelaiko Civivoxa
“Kontu eta kantu”
Ipuin kontalaria: Fernando Anbustegi
EMANALDI BEREZIA
Azaroak 8, asteartea. 19:30
Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioa
“Oholtza” performancea
Artista-egilea: Beñat Krolem
Bertsolariak: Jon Martin eta Jone Uria
BERTSO-SAIOA
Azaroak 10, osteguna. 20:00
Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusia
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto
Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi