Nafarroa

Sakanan eta Larraunen aritzeko bertsolaritza irakasle baten bila ari da Nafarroako Bertsozale Elkartea

2022/06/01
Lan deialdia zabaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Sakanako, Larraungo eta Beteluko hainbat ikastetxe eta Bertso Eskoletan ariko den bertsolaritza irakaslea bilatzeko. Lanaldi erdia eskaintzen da, ordutegi moldagarrian. Ekainaren 13ra bitarte bidali ditzakete interesdunek curriculuma eta motibazio gutuna.

Sakanako ikastetxe eta Bertso Eskola gehienetan eta Lekunberriko zein Beteluko ikastetxeetan ariko den betsolaritza irakaslea bilatzeko, lan deialdia ireki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bi eremuetan aritzeko da lan-deialdia: Hezkuntza Arautuan, Bertsolaritza Irakaskuntzan programa ematen, eta Bertso Eskoletan. Eskualde ikuspegiko eragiletza lana ere barnebilduko du kontratazioak. Lanaldi erdiko kontratazioa da, eta ordutegia moldagarria da.

Lotura honetan jasotzen dira lan-deialdiaren xehetasunak. Interesdunek ekainaren 13ra bitarte (barne) bidali ditzakete curriculumak eta motibazio gutunak, nafarroa@bertsozale.eus helbidera.

Hezkuntza Arautuan zein Bertso Eskoletan, bietan ariko da irakasle berria.