Sakanan aritzeko bertsolaritza irakasle baten bila ari da Nafarroako Bertsozale Elkartea
2021/05/27
2021/2022 ikasturterako lan deialdia zabaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Sakanako hainbat ikastetxe eta Bertso Eskoletan ariko den bertsolaritza irakaslea bilatzeko. Lanaldi erdia eskaintzen da, ordutegi moldagarrian. Ekainaren 10era bitarte bidali ditzakete interesdunek curriculuma eta motibazio gutuna.
Sakanako ikastetxe eta Bertso Eskola gehienetan ariko den betsolaritza irakaslea bilatzeko, lan deialdia ireki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. 2021/2022 ikasturterako kontratua da eskaintzen dena, bi eremuetan aritzeko: Hezkuntza Arautuan, Bertsolaritza Irakaskuntzan programa ematen, eta Bertso Eskoletan. Eskualde ikuspegiko eragiletza lana ere barnebilduko du kontratazioak. Lanaldi erdiko kontratazioa da, eta ordutegia moldagarria da.
Lotura honetan jasotzen dira lan-deialdiaren xehetasunak. Interesdunek ekainaren 10era bitarte (barne) bidali ditzakete curriculumak eta motibazio gutunak, nafarroa@bertsozale.eus helbidera.