Nafarroa

Nafarroako Txapelketa: Oskar Estangarentzat izan da Zubiriko saioa

2013/02/27
Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoan larunbat arratsaldean jokatu zen saioarekin lehen fasea amaitu du Nafarroako Bertsolari Txapelketak.

Oskar Estangak bildu zituen puntu gehien eta zuzenean sailkatu zen martxoaren 2an Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako. Harekin batera, saioan kantatu zuten beste bi bertsolarik ere lortu zuten hurrengo faserako sailkatzea: Ander Fuentes "Itturri"-k eta Joxema Leitzak.

Zubiriko saioarekin amaitu dira azken-laurdenak eta erabakita gelditu da finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Julio Soto iazko txapelduna hasieratik zegoen sailkatuta eta harekin batera beste hamazazpi bertsolarik lortu dute bigarren faserako txartela.

Martxoak 2, larunbata. Atarrabia. Kultur Etxea, 17:30ean.
Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman, Joxema Leitza.

Martxoak 3, igandea. Etxarri Aranatz. Kultur Etxea, 17:30ean.
Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes "Itturri", Josu Sanjurjo.

Martxoak 9, larunbata. Elizondo. Lur aretoa, 17:30ean.
Migel Mari Elosegi "Luze", Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Xabi Maia, Saioa Alkaiza.

Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu web gunean. Saio guztietan aforoa mugatua da, hortaz komeni da horiek lehenbailehen erostea.

Txapelketako webgunea: http://www.nafarroakotxapelketa.com/