Nafarroako Bertsozale Elkarteak ekaina bitartean bertsolaritza klaseak emateko lan poltsa deialdia zabaltzen du
2016/02/05
Nafarroako Bertsozale Elkarteak, martxoa eta ekaina bitartean Hezkuntza Arautuan eta bertso-eskoletan bertsolaritza klaseak emateko izan ditzakeen beharretarako lan poltsa deialdia abian da.
Ondoko baldintzak hartuko dira kontutan:
- Unibertsitateko diplomatu edo lizentziatu titulua izatea
- EGA titulua edo baliokideren bat izatea
- Gidatzeko baimena eta autoa izatea
- Irakaskuntzan esperientzia izatea
- Bertsogintzan esperientzia izatea
- Euskalgintza alorrean dinamizatzaile edo koordinatzaile funtzioetan aritu izana
- Bizitokia Nafarroan izatea
Interesatuek Curriculuma bidali nafarroa@bertsozale.eus helbidera.
Epe-muga: 2016ko otsailaren 19a