Nafarroa eta Xilabako 26 bertsolari gazteren topaketa Donezteben
Nafarroako Kirola eta Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, Nafarroako eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari gazteen topaketa antolatu du lehen aldiz.
Topaketa hau Nafarroako Gobernuak gazteriaren alorrean aurrera eraman nahi dituen estrategien barruan dago, topagune artistiko eta kulturalak sortzea baita helburuetako bat.
Topaketa azaroaren 5 eta 6an eginen da, Nafarroako Kirola eta Gazteriaren Institutuarena den Doneztebeko Belbieretxea aterpetxean. Bertan 26 gaztek hartuko dute parte, 15 Nafarroako bertso-eskoletakoek eta 11 Xilabakoetakoek. Denak 14 eta 17 urte bitarteko gazteak dira.
Asteburuan zehar topaketako parte-hartzaileek bertsolaritzarekin eta ahozko inprobisazioarekin lotutako hainbat ekintza eginen dituzte: hip-hop tailerra, Julio Soto eta Sustrai Colina bertsolarien emanaldia, jolas didaktiko eta tailerrak… Topaketa bertsolari gazte hauen emanaldi batekin amaituko da.