Joanes Illarregik irabazi du Izeta sariketa
Joanes Illarregik irabazi zuen ostiralean Mariano Izeta sariketako zazpigarren edizioa. Bertsolari leitzarra izan zen puntu gehien bildu zituena Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatu zen finalean. 60 bertsozale inguruk segitu zuten bertatik bertara Fernando Anbustegik aurkeztu zuen saioa. Epaile lanetan, berriz, Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Izaro Mitxelena aritu ziren.
Illarregiren atzetik Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu sailkatu ziren, hurrenez hurren. Mariano Izeta zenaren alabaren eskutik jaso zuen Illarregik txapela.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Baztango Udalaren laguntzaz, bi urtetik behin antolatzen du Izeta sariketa, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberrien kantagintza ezagutarazteko eta baliagarria izanen zaizkien plazak eskaintzeko asmoz. Era berean, Mariano Izeta baztandarrak bertsolaritzaren alde egindako lan nekaezina omentzeko modua da sariketa.
Joanes Illarregi zazpigarren txapelduna da izan da. Haren aurretik Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika eta Saioa Alkaizak irabazia zuten Izeta sariketa.