Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
2015/04/25
Apirilaren 24an Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean jokatutako Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 29.edizioan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna.
Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).
Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ostean, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu zuten bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.