2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekorako Bertso Eskoletarako izen ematea ireki da
Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintza berritzeko, bigarren lauhilekorako izen-emateak ireki ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira.
Izena emateko, bete hurrengo formularioa:
Bertso Eskolak:
Iruñerria
Alde Zaharra (LH6-DBH1). Ostiralak, 17:00-18:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta
Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 13:10-14:00, Patxi Larraintzar Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo
Arrotxapea (DBH - Batxilergoa). Ostegunak, 16:30-17:30, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
Arrotxapeako gazteak. Ostiralak, 16:30-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
Barañain (LH5-DBH). Astearteak, 17:00-18:00, Kultur Etxean. Irakaslea: Bittori Elizalde
Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea. Ostegunak, 18:00-20:00, NBEren egoitzan (Arrotxapea). Irakaslea: Xabier Terreros
Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Endika Legarra
Sarriguren (14 urte arte). Asteazkenak, 17:30-18:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
Sarriguren (14 urtetik aurrera). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
Txantrea-Antsoain (LH5-LH6). Ostegunak, 16:45-17:45, Euskaldunon Biltokin. Irakaslea: Xabier Terreros
Txantrea-Antsoain (DBH1-DBH2). Ostegunak, 15:30-16:30, Euskaldunon Biltokin. Irakaslea: Xabier Terreros
Zizur Nagusia (LH). Ordutegia, lekua eta irakaslea taldea ateratzean zehaztuko dira.
Larraun-Leitzaldea-Sakana
Altsasu (LH5-DBH4). Ostegunak, 17:00-18:00, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Saats Karasatorre
Etxarri Aranatz (LH5-DBH1). Ordutegia taldea ateratzean zehaztuko da, Maisu-maestraren etxean. Irakaslea: Saats Karasatorre
Irurtzun (LH4-DBH1). Ordutegia eta lekua taldea ateraztean zehaztuko dira. Irakaslea: Saats Karasatorre
Lakuntza (LH4-DBH2). Asteazkenak, 19:30-20:30, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Saats Karasatorre
Leitza (LH). Astearteak, 15:15-16:15, Erleta eskolan. Irakaslea: Xabat Illarregi
Leitza (DBH). Astearteak, 16:15-17:15, Erleta eskolan. Irakaslea: Xabat Illarregi
Lekunberri (LH5-DBH4). Ordutegia, lekua eta irakaslea taldea ateratzean zehaztuko dira.
Ultzama (LH-DBH). Astearteak, 18:15-19:15, Larraintzarko Bentan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
Baztan/Bidasoa
Arantza (8-13 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30, eskolan. Irakaslea: Ekhiñe Zapiain
Baztan (8-13 urte). Ordutegia, lekua eta irakaslea taldea ateratzean zehaztuko dira.
Bera (14 urte arte). Astelehenak, 16:30-17:30, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Kattin Madariaga
Bera (14-17 urte). Astelehenak, 17:30-19:00, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena
Doneztebe (LH3-6). Ostiralak, 15:00-16:00, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
Lesaka (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
Lesaka (18-23 urte). Ostiralak, 16:30-18:00, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena
Lesaka (14-17 urte). Astelehenak, 19:00-20:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena
Lesaka (12-13 urte). Asteazkenak, 16:15-17:15, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea
Lesaka (LH). Asteazkenak, 15:05-16:00, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea
Besteak
Erroibar (Helduak). Astearteak, 18:30-20:30, Erroko eskolan. Irakaslea: Xabier Terreros
Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00, Los Llanosen. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena
IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA
Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, urtarrilaren 16tik otsailaren 14a bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.
Talde berrietan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak otsailean bertan hasiko dira.
Ikasturteko matrikularen kobraketa helbideraketa bitartez eginen da.
Prezioa:
- Haur eta gazteak: 40€
- Helduak: 70€
Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:
- Telefonoz: 948143747
- Emailez: nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus