Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak
Ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari, talde gehiago erantsi dizkio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Otsailaren 22ko astean hasi eta maiatza bukaera bitarte, astean behineko maiztasunaz elkartuko dira, 13-14 eskola osatu arte. Hain zuzen ere, Arrotxapean eta Txantrean (Iruñea), Etxarri Aranatzen, Lekunberrin, Sarrigurenen, Igantzin eta Donezteben eskainiko ditu NBE-k Bertso Eskola berri horiek, 40 euroko prezioan.
Izena emateko, bete hurrengo formularioa, otsailaren 17a baino lehenago.
2.lauhilekorako taldeak
01. Arrotxapea (LH 5-6). Astearteak, 16:00-17:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo
02. Txantrea (LH5-6). Astearteak, 15:40-16:30, Bernat Etxepare Ikastetxean. Irakaslea: Xabier Terreros
03. Etxarri Aranatz (LH6). Astearteak,17:00-18:00, maisu-maistren etxean. Irakaslea: Joseba Beltza
04. Lekunberri (LH5-DBH2). Asteazkenak, 16:00-16:50, Mitxausenean. Irakaslea: Aitor Irastortza.
05. Sarriguren (LH6). Asteazkenak, 15:10-16:00, tokia zehazteke. Irakaslea: Iker Gorosterrazu
06. Igantzi (LH3-6). Astelehenak, 18:40-19:30*, Eskola beheitiko gelan. Irakaslea: Estitxu Arozena
07. Doneztebe (LH5). Ostegunak, 15:00-15:50*, Herrigunean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
*Ordutegia behin-behinekoa da; izena ematen dutenekin adostuko da.
IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA
Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, otsailaren 3tik 17ra. Eskolak otsailaren 22ko astean abiatuko dira. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.
40 euroko prezioa izango dute bigarren lauhilekoko ikastaroek, kuota bakarrean kobratuko dena, helbideraketa bidez.
Era berean, talde berriez gain, urrian martxan jarri zirenetan ere izena emateko aukera dago. Hemen kontsulta daiteke orduko eskaintza. Talde hauen kasuan, telefonoz egingo da izen ematea, 948143747 telefonora deituta.
OSASUN EGOERAREKIN ARDURATSU
Denoi dagokigu gure aletxoa jartzea, Covid-19aren pandemia kontrolatuta mantendu eta iraganeko egoeretara ez itzultzeko. Gauzak horrela, Nafarroako Bertsozale Elkarteak protokolo propioa landu du, osasun egoerak eskatzen duen errealitatera egokitzeko. Zehazki, ondorengo neurriak hartuko dituzte gure irakasleek, ardura eta erantzukizun osoz:
- Eskuen garbiketa, maiztasun handiz, gel hidroalkoholikoa erabilita.
- 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea ikasleekiko.
- Maskara higienikoaren erabilera.
- Ikasgelan erabiliko dituen materialen desinfkezioa, erabili aurretik zein ostean.
- Material digitalaren erabilera, orrien banaketa eta bestelakoak alboratuz.
Ikasleek ere maskara erabili beharko dute Bertso Eskolan, eta denei eskatuko zaie eskuak gelarekin garbitzeko, eskola hasi aurretik. Gainera, aire librean egiteko moduko saioak diseinatuko dira, ahal den neurrian kalean emateko Bertso Eskolak, birusa kutsatzeko aukerak murriztuz.
Denoi dagokigu gure ekarpena egitea; Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere bere konpromisoa eta ardura hartuko du, neurri guztiak mantenduta ere, bertsolaritzaren eta euskal kulturaren transmisioan urratsak ematen jarraitu ahal izateko.