Abenduaren 26 eta 27an izango dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Uitzin eta Altsasun
Iritsi dira eguberriak, eta horiekin batera, Nafarroako Bertso Negulekuak ere bertan dira. Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, abenduaren 26 eta 27rako. Bi txanda paralelotan izango dira negulekuak, ikasmailaren arabera bereiziak: LHko ikasleak, 60 inguru, Uitziko aterpetxean elkartuko dira. DBHko ikasleak, aldiz, Altsasuko Otadia aterpetxean emango dute egonaldia; 30 inguru izango dira azkeneko hauek. Begirale, Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko langileak ariko dira.
Hainbat helburu ditu egitasmoak. Bereziki, herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia. Horrekin batera, bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eramatea ere da Negulekuen helburuetako bat. Norabide horretan, bi txandetarako egitarau oparoa antolatu du elkarteak.
Uitziko txanda (LH)
Abenduak 26
- 11:30ean, ongi etorria eta hamaiketakoa
- 12:00etan, ezagutza jolasak
- 14:00etan, bazkaria
- 15:00etan, herrian zehar ibilaldia eta ginkana
- 17:00etan, merendua
- 17:30ean, bertso saioa eta solasaldia Julio Soto eta Alazne Untxalo bertsolariekin
- 19:00etan, denbora librea
- 21:00etan, afaria
- 21:30ean, disko eta mozorro festa, jolasekin
Abenduak 27
- 09:00etan, gosaria
- 10:00etan, loeskaki ginkana eta jolasak
- 12:00etan, itzulera
Altsasuko txanda (DBH)
Abenduak 26
- 11:30ean, ongi etorria eta hamaiketakoa
- 12:00etan, ezagutza jolasak
- 13:00etan, mendi ibilbidea
- 15:00etan, bazkaria
- 16:00etan, eztabaida tailerra
- 17:30ean, merendua
- 18:00etan, solasaldiaren prestaketa
- 20:00etan, solasaldia Joanes Illarregi eta Maddalen Arzallus bertsolariekin
- 21:15ean, afaria
- 22:00, bertso saioa: Joanes Illarregi eta Maddalen Arzallus
Abenduak 27
- 08:15ean, gosaria
- 09:00etan, jolasak
- 11:00, itzulera