Nafarroa

Ireki da epea Nafarroako bertso eskoletan izena emateko, 2024-2025 ikasturterako

2024/09/02
Irailaren 2tik 20ra bitartean izango da aukera izena emateko, webgune honen bitartez. Haur zein helduentzako 32 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Izena emateko, bete hurrengo formularioa

TALDEAK

Iruñerria

Arrotxapea (LH5-6). Ostegunak, 12:50, Patxi Larrainzar Ikastetxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapea (DBH - Batxilergoa). Astelehenak, 17:00-18:00, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Arrotxapeako gazteak. Ostiralak, 17:00-18:30, NBEren egoitzan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Alde Zaharra (LH5). Ostiralak, 16:00-17:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta

Alde Zaharra (LH6-DBH1). Ostiralak, 17:00-18:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Lide Arrieta

Iruñerriko helduak: Hasi (ia) berrien taldea. Ostegunak, 18:00-20:00, NBEren egoitzan (Arrotxapea). Irakaslea: Xabier Terreros

Iruñerriko helduak: Bat-batean. Astelehenak, 18:00-20:00, Zaldiko Maldikon. Irakaslea: Saioa Alkaiza / Endika Legarra

Barañain (LH5-DBH). Astearte edo ostegunak, ordutegia zehazteke, Kultur Etxean. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarriguren (14 urte arte). Asteazkenak, 17:30-18:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Sarriguren (14 urtetik aurrera). Asteazkenak, 15:30-16:30, Oihanburu aretoan. Irakaslea: Josu Sanjurjo

Antsoain (LH5-LH6). Ostegunak, 16:45-17:45, Txoko Gorrin. Irakaslea: Xabier Terreros

Antsoain-Txantrea (DBH1-DBH2). Ostegunak, 15:30-16:30, Euskaldunon Biltokin. Irakaslea: Xabier Terreros 

 

Sakana-Leitzaldea-Larraun-Ultzamaldea

Leitza (LH5-DBH). Ordutegia eta lekua zehazteke. Irakaslea: Xabat Illarregi

Altsasu (LH5-DBH4). Ordutegia zehazteke, AEK Euskaltegian. Irakaslea: Joxema Leitza

Lakuntza (LH4-DBH2). Ordutegia zehazteke, Lakuntzako eskolan. Irakaslea: Joxema Leitza

Lekunberri (LH5-DBH4). Ordutegia eta lekua zehazteke. Irakaslea: Xabat Illarregi

Ultzama (LH3-DBH). Astearteak, 18:00-19:00, Larraintzarko Bentan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

 

 

Baztan/Bidasoa

Doneztebe (LH3-6). Ostegunak, 16:00-17:00*, San Migel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Doneztebe (Malerrekako helduak). Ostiralak, 18:00-20:00, Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu

Lesaka (Helduak). Ostiralak, 18:00-20:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.

Lesaka (18-23 urte). Ostiralak, 16:30-18:00*, Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (14-17 urte). Astelehenak, 19:00-20:00*Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena

Lesaka (12-13 urte). Asteazkenak, 16:15-17:15*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea

Lesaka (LH). Asteazkenak, 15:05-16:00*, Itturrunxulon. Irakaslea: Estitxu Arozena / Ane Telletxea

Bera (14 urte arte). Astelehenak, 16:30-17:30*, Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Bera (14-17 urte). Astelehenak, 17:30-19:00*, Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena

Etxalar (8-13 urte). Astearteak, 19:30-20:30*, Iharrian. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea

Arantza (8-13 urte). Asteazkenak, 17:30-18:30*, eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena / Kattin Madariaga

Igantzi (8-13 urte). Astelehenak, 19:00-20:00*, Igantziko eskolan. Irakaslea: Estitxu Arozena/Ane Telletxea

Elizondo (8-13 urte). Ostegunak, 16:00-17:00*, Baztan Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena

 

Besteak

Erroibar (Helduak). Eguna eta ordua zehazteke. Erroko eskola. Irakaslea: Xabier Terreros

Lizarra (Helduak). Astearteak, 19:00-21:00. Los Llanos. Irakaslea: Aitor Irazustabarrena

Tafalla (Helduak). Ostegunak, 19:00-21:00. Tafallako Kultur Etxea. Irakaslea: Josu Sanjurjo

 

*Talde hauetan ordutegia adostu ahal izango da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean.

 

IZEN EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 2tik 20ra bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren lehenengo astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. 

Hauek dira 2024/2025 ikasturteko matrikula prezioak.

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

 

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

  • Telefonoz: 948143747
  • Emaiez: nafarroa.sustapena@bertsozale.eus

 

32 talde eskainiko ditu aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat eskualde eta herrietan.