Nafarroa

2025eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketarako izen ematea ireki da

2025/02/20
Apirilaren 11an jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 39.edizioko finala, Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan.

Aurten berrikuntza gisa bi kanporaketa jokatuko dira martxoaren 28an, Doneztebeko Herrigunean eta Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Kanporaketetan honakoa izanen da egin beharreko lana:

  • Lau oinak emanda bina bertso osatu.
  • Hitza gaitzat emanda bertso bana osatu.
  • Bukaera emanda bertso bana osatu edo/eta koplatan gaia emanda hiruna kopla osatu.

Finalak, aldiz, bi fase izanen ditu:

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:

  • Lau oinak emanda bertso bana osatu.
  • Bukaera emanda bertso bana osatu.
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.

Ondoren, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek honako lan hauek egin beharko dituzte:

  • Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
  • Ganbarako lana:
    • Puntu bati erantzunez bertso bat.
    • Gaia emanda bertso bat.

 
Txapelketan izena emateko honako galdetegia bete beharko dute parte hartzaileek, martxoaren 16 baino lehen.