Nafarroa

2023ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean

2023/04/26
14 eta 18 urte bitarteko sei bertsolari gaztek hartuko dute parte maiatzaren 5ean Iruñean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37. edizioan. LABAn izanen da saioa 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izanen da.

Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea) izanen dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 37.edizioan parte hartuko duten sei bertsolariak. 

Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izanen dira saioko epaileak. 

Txapelketak bi fase izanen ditu: 

Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: 

  • Lau oinak emanda bertso bana osatu
  • Bukaera emanda bertso bana osatu. 
  • Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
  • Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu. 

 

Hortik, bi bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera, eta honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:

  • Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso. 
  • Ganbarako lana: 
    • Puntu bati erantzunez bertso bat. 
    • Gaia emanda bertso bat. 

 

Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Saioa 18:30ean hasiko da Iruñeko LABAn eta sarrera doakoa izanen da. 

 

Zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte 2023ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.