12 bertsolari gaztek hartuko dute parte XI. Izeta Sariketan
16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte XI. Mariano Izeta Bertso Sariketan. Azaroaren 23an, larunbata, jokatuko da, Baztango hainbat tokitan. Arratsaldean, aldibereko bi kanporaketa izango dira Erratzun eta Elizondon, seina bertsolarirekin. Horietatik sei sailkatuko dira gaueko finalerako. Afalosteko saio gisara jokatuko da finala, Elizondoko Kortarixar jatetxean. Finalerako sarrerak (afaria+saioa) www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke, 16 eurotan. Hauek dira hitzorduak:
Kanporaketa. Elizondoko Intza tabernan, 18:00etan
- Ainara Ieregi Aranburu (Barañain)
- Beñat Astiz Isasi (Barañain)
- Eki Mateorena Zozaia (Leitza)
- Endika Legarra Nuin (Iruñea)
- Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu)
- Julen Bernaldo de Quirós Royo (Iruñea)
- Gai-jartzailea: Irati Agesta Latasa
Kanporaketa. Erratzuko Zubi-Punta tabernan, 18:00etan
- Ekain Alegre Gil (Altsasu)
- Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera)
- Etxahun Azkarraga Fernandez (Etxalar)
- Josu Txoperena Iribarren (Lesaka)
- Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza)
- Mikel Lasarte Cia (Barañain)
- Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Finala. Elizondoko Kortarixar jatetxean, 21:00etan.
- Elizondoko 1.goa
- Erratzuko 1.goa
- Elizondoko 2.ena
- Erratzuko 2.ena
- Elizondoko 3.ena
- Erratzuko 3.ena
- Gai-jartzailea: Zigor Gartzia Arregi, “Zian”
Hamaikagarrenez, Izeta gogoan
Ohiko gisan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute sariketa. Aurtengoa, hamaikagarrena izango da.
2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Xabat Illarregi eta Sarai Robles.
Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiako kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.
Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.
Izeta Sariketak Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.