Naia Arrizabalaga finalera

2022/04/04
Azpeitiko Zelai Luze Elkartean jokatu zen Eskolarteko bigarren kanporaketa azkoitiarrak irabazi zuen.

Apirilaren 1ean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko bigarren kanporaketa. Azpeitiko saioan, Arrizabalagaz gain, Aratz Lasa, Ane Zubia, Beñat Mateos, Xabier Albizu eta Harri Agirresarobe aritu ziren kantuan, Uxune Areizaga gai-jartzailearen esanetara.

Saio ederra josi zuten bertsolari gazteek eta Maite Sukiak, Eneritz Azkuek eta Mikel Lersundik osatutako epaimahaiak Naia Arrizabalagari eman zion finalerako zuzeneko txartela. Gainerakoek ostiral honetan, apirilaren 8an, Lizartzan jokatuko den hirugarren kanporaketako puntuaketen zain egon beharko dute, Arrizabalagarekin eta Mendiluzerekin batera kantatuko ote duten jakiteko.

Lizartzako Txirrita Elkartean kantatuko duten bertsolariak hauexek izango dira: Amets Aizpurua, June Aiestaran, Danel Etxeberria, Malen Gartzia, Izar Zelarain eta Sustrai Goenaga. Azken kanporaketaz gozatzeko sarrerak agortuta daude, finalaz gozatu nahi duenak, apirilaren 29an izango du horretarako aukera, Lasturren 20:00tan.

 

 

Azpeitiko saioko protagonistak