Gipuzkoa

Kattalin Arabolazak eskuratu du finalerako lehen txartela

2024/03/04
Aizarnazabalen jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko lehen kanporaketa, Mikel Elkartea leporaino betea zela, giro ezin hobean.

Hasiera ederra izan du Gipuzkoako Eskolartekoak. Afaritarako sarrera guztiak agortuta, 70 lagunetik gora bildu ziren ostiral iluntzeko saiora. Bertsolariek ere ederki erantzun zioten hango giroari, eta saio ona osatu zuten guztien artean. Kattalin Arabolaza irabazlearekin batera aritu ziren kantuan Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga eta Jare Antzizar.

Hurrengo saioa Andoainen izango da, martxoaren 8an, Kotoi Elkartean. Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Aizarnabalen kantatu zuten bertsolariak eta aurkezlea.