Gipuzkoa

June Aiestaran da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelduna

2022/05/02
Lasturko tabernan jokatu zen finala, 110 afaltiarren babesean. Jon Mendiluze izan zen bigarren

Bi urteren ostean Lasturko tabernako girora itzuli zen Eskolarteko finala eta giro aparta topatu zuten bertaratu zirenek. June Aiestaran izan zen garaile eta Jon Mendiluze bigarren eta hauez gain, Naia Arrizabalaga, Amets Aizpurua, Danel Etxeberria eta Aratz Lasa izan ziren protagonistak, Ane Ezenarroren gidaritzapean. Guztiek ere saio ederra osatu zuten.

Oihana Aranguren, Bakarne Urreaga eta Iñigo Legorburuk osatutako epaimahaiak erabaki zuen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean arituko den bikoa, beraz Aiestaranek eta Mendiluzek beste hitzordu berezi bat izango dute laster.

Txapela janzteko ohorea Inaxio Usarraldek izan zuen eta berak biribildu zuen bertsolari gazteen festa. Zorionak, Aiestarani, gainerako finalistei eta finalerako bidean bertsotan, gai-jartzen, epaitzen, laguntzen eta txalotzen aritu diren lagun guztiei!

 

Lasturko protagonistak