Larunbateko Ataungo bi saioekin amaituko da Gipuzkoa Bertsotan
Ohi bezala larunbateko saioak goizez eta arratsaldez jokatuko dira. Arratsaldekoan, zortzi izango dira parte hartuko bertsolariak. Ataungo herri antzokian izango dira saioak, Saroi Jauregi Aiestaranek aurkeztuta.
Goizez, 11:30 |
Arratsaldez, 17:30 |
Unai Mendizabal Jauregi Txomin Azpiroz De Pedro Imanol Lizarazu Illarramendi Oier Iurramendi Etxeberria Jon Gurrutxaga Urbieta Iñigo Gorostarzu Etxebeste |
Unai Gaztelumendi Arandia Aitor Urbieta Aizpurua Gorka Etxeberria Casqueiro Arkaitz Oiartzabal Agirre Iñaki Gurrutxaga Zubimendi Amaia Iturriotz Etxaniz Iker Osa Zelaia Asier Azpiroz Iztueta |
Bi saioetarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira.
Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.