Egin beharreko lanak
Bertsolari bakoitzak bina saio egingo ditu: bata goizez eta bestea arratsaldez.
Goizeko saioa
Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
Binaka, gaia emana, Iparragirreren doinuaren molde berrian (AABBAA), hiruna bertso.
Kartzelako lana:
Bi punturi erantzun, zortziko txikian
Azken aurreko puntua emanda, gehienez 5 puntuko neurri handiko bertsoa osatu.
Arratsaldeko saioa
Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, lauko handian launa kopla.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
Kartzelako lana:
Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, bina bertso.