Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, garaile Zumaian
2015/05/30
Zumaiako Aita Mari aretoan Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliko bi saio jokatu dira larunbatean. Nahikari Gabilondo zarauztarrak irabazi du goizekoa eta Haritz Casabal pasaitarrak, berriz, arratsaldekoa.
Zumaiako goizeko saioan 65 bertsozale elkartu dira Aita Mari aretoan. Nahikari Gabilondorentzat izan da puntuaziorik altuena, Eli Pagola eta Maider Arregiren aurretik
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Nahikari Gabilondo Mendizabal | 315,5 |
Eli Pagola Apezetxea | 301 |
Maider Arregi Markuleta | 298,5 |
Josu Oiartzabal Zapirain | 287,5 |
Jokin Bergara Eguren | 287,5 |
Maddi Gallastegi Osa | 275,5 |
Arratsaldean, Haritz Casabal
Arratsaldeko saioan, berriz, 60 inguru izan dira saioa bertatik bertara segitu duten bertsozaleak. Haritz Casabalek lortu ditu puntu gehien.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Haritz Casabal Pikabea | 268,5 |
Oihana Iguaran Barandiaran | 258,5 |
Oier Aizpurua Olaizola | 255 |
Iñaki Zelaia Irazusta | 237 |
Hodei Iruretagoiena Albizu | 236 |
Izarne Zelaia Arratibel | 231,5 |