Gipuzkoa

Ane Labakak eta Jon Maiak bigarren saioa irabazi dute Zizurkilen

2015/05/31
Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio jokatu dira igandean Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Ane Labaka lasartearra nagusitu da goizekoan eta Jon Maia zumaiarra arratsaldekoan.

Bigarren itzuliko bi saio jokatu dituzte Zizukilen. Goizean 60 bertsozale inguratu da herriko Atxulondo Kultur Etxera. Hernanin egin zuen moduan, Ane Labakak eskuratu du lehenengo postua.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Ane Labaka Mayoz 309
Eneritz Artetxe Eizagirre 296,5
Xabier Sukia Etxeberria 292,5
Gorka Maiz Alustiza 288
Eñaut Martikorena Lizaso 265
Asier Sasieta Barrenetxea 263

 

Jon Maia arratsaldez

Arratsaldeko saioan lepo bete da aretoa. 95 bertsozaleren babesa izan dute sei parte-hartzaileek. Hernanin egin zuen moduan, Jon Maiak irabazi du saioa.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Jon Maia Soria 277,5
Beñat Iguaran Amondarain 247
Maialen Akizu Bidegain 240,5
Mikel Iturriotz Etxaniz 221
Mikel Tapia Aierbe 211
Joritz Bastarrika Albisu 196,5

Ane Labakak bere bigarren saioa irabazi du.