Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian
2015/05/16
Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio berri jokatu dira larunbatean Zaldibian. Aitor Urbieta zarauztarra eta Maider Arregi oñatiarra izan dira garaile goizean eta arratsaldean jokatu diren saioetan.
Zaldibiako Herri Antzokian jokatu da goizeko saioan eta 40 bertsozalek segitu dute bertatik bertara. Aitor Urbieta nagusitu da, Endika Igartzabalen aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Aitor Urbieta Aizpurua | 289 |
Endika Igartzabal Murua | 280,5 |
Manex Mujika Amunarriz | 276 |
Izarne Zelaia Arratibel | 267 |
Joritz Bastarrika Albisu | 251,5 |
Gorka Etxeberria Casqueiro | 245 |
Maider Arregi, arratsaldez
Arratsaldeko saioan 90 entzule inguru elkartu da saioan. Goizean bezala Saroi Jauregik aurkeztu du saioa eta horretan Maider Arregik bildu ditu puntu gehien.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Maider Arregi Markuleta | 242,5 |
Gorka Azkarate Torner | 237,5 |
Eneritz Artetxe Eizagirre | 235,5 |
Gorka Maiz Alustiza | 231 |
Egoitz Aizpuru Sanz | 229,5 |
Imanol Lizarazu Illarramendi | 219,5 |