Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusitu dira Usurbilen

2015/05/31
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko beste bi saio jokatu dira igandean Usurbilen. Hurrenez hurren, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira goizeko eta arratsaldeko saioetako garaileak.

Goizean 40 bertsozale hurbildu dira Sutegi aretora. Ibai Esoain oriotarrak irabazi du saioa, Egoitz Aizpuru eta Ane Zuazubiskaren aurretik.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Ibai Esoain Arruti 321
Egoitz Aizpuru Sanz 289,5
Ane Zuazubiskar Iñarra 276
Adur Gorostidi Urkia 266
Oier Etxeberria Zubimendi 264
Danel Olano Eizagirre 256

 

Manex Mujikarentzat bigarrena

Arratsaldeko saioan 80 inguru izan dira saioa bertatik bertara segitu duten bertsozaleak. Manex Mujikak bildu ditu puntu gehien eta berarentzat izan da saioa.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Manex Mujika Amunarriz 270,5
Haritz Mujika Lasa 258,5
Antton Fernandez Lasa 236,5
Aitor Salegi Martija 234,5
Jon Iturrioz Nazabal 230
Manex Astigarraga Bergara 204,5

Ibai Esoainek irabazi du goizeko saioa.