Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteagarentzat Oñatiko bi saioak
2015/05/30
Oñatiko Santa Ana aretoan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saioak, goizez eta arratsaldez. Egoitz Eizagirre oriotarra eta Gemma Urteaga besaindarra nagusitu dira.
Bigarren itzuliko bi saio jokatu dituzte Oñatin. Goizean 30 bertsozale inguratu da Santa Ana aretora. Egoitz Eizagirre oriotarrarentzat izan da lehen postua.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Egoitz Eizagirre Aduriz | 292,5 |
Manu Goigana Bengoetxea | 290,5 |
Aitzol Iturbe Beristain | 276,5 |
Josu Oiartzabal Iturzaeta | 269,5 |
Odei Lopez Larruri | 250,5 |
Beñat Jauregi Etxeberria | 244,5 |
Gemma Urteaga arratsaldeko saioan
Arratsaldeko saioan 50 bertsozale izan dira saioa segitzen. Gemma Urteaga besaindarrak lortu du puntuaziorik altuen.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Gemma Urteaga Garmendia | 247 |
Endika Igarzabal Murua | 244,5 |
Imanol Irazustabarrena Garmendia | 243 |
Arnaitz Lasarte Santa Kruz | 236 |
Julen Agirre Agirrezabal | 232 |
Joseba Lasagabaster Madinabeitia | 225 |