Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan
2015/05/10
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bi saio jokatu dira igandean Oiartzunen. Goizean Oihana Iguaran izan da garaile eta arratsaldean, berriz, MIkel Artola.
Oiartzunen Udaletxeko areto nagusian jokatu dira saioak. Goizeko saioan 40 entzule elkartu dira. Azken orduko arazo bat tarteko Joseba Agirrek ezin izan du Gipuzkoa Bertsotanen parte hartu eta Iñigo Ibañez azpeitiarrak ordezkatu du. Oihana Iguaranek eskuratu du puntuaziorik altuen, haren atzetik lehia bizia izan da bigarren posturako.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Oihana Iguaran Barandiaran | 304 |
Antton Fernandez Lasa | 293 |
Amaia Iturriotz Etxaniz | 291,5 |
Aratz Igartzabal Bidegain | 291 |
Iñigo Ibañez Aramendi | 290 |
Maialen Akizu Bidegain | 275,5 |
Arratsaldekoan, Mikel Artola
Arratsaldean jokatu da Oiartzungo bigarren saioa, 70 bertsozaleren aurrean. Mikel Artola alegiarrak irabazi du saioa, Manu Goiganaren aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Mikel Artola Izagirre | 261,5 |
Manu Goigana Bengoetxea | 250,5 |
Ibai Esoain Arruti | 245 |
Eñaut Martikorena Lizaso | 236 |
Odei Lopez Larruri | 234 |
Eneko Araiztegi Agirre | 227,5 |