Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak
2015/05/10
Uda giroko egun eguzkitsu batean, Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio hartu ditu. Bertsozale ugari elkartu da goizean zein arratsaldean. Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira jokatu diren bi saioetan.
Giro bero-beroarekin hasi da eguna Idiazabalen. Kanpoan egiten zuen eguraldi ederraz gain, Guraso Elkartean giro ederra jarri dute arteoa lepo bere duten 100 bertsozaleek. Asier Azpiroz zubietarrak irabazi du bizia izan den saioa.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Asier Azpiroz Iztueta | 319 |
Beñat Iguaran Amondarain | 313 |
Jon Iturrioz Nazabal | 284 |
Iker Osa Zelaia | 282,5 |
Haritz Garmendia Iturria | 272,5 |
Beñat Torres Lete | 260,5 |
Iñigo Gorostarzu, arratsaldez
Arratsaldeko saioan ere bertsozale asko elkartu da Idiazabalen, 80 entzule inguruk segitu dute saioa bertatik bertara. Iñigo Gorostarzuk eskuratu du lehen postua.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Iñigo Gorostarzu Etxebeste | 240 |
Jon Gurrutxaga Urbieta | 239 |
Oier Etxeberria Zubimendi | 238 |
Josu Oiartzabal Zapirain | 233,5 |
Urko Egaña Calderon | 220 |
Maddi Gallastegi Osa | 195,5 |