Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin

2015/05/17
Hernanin jokatu diren bi saioek amaiera eman diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Jon Maia, goizez, eta Ane Labaka, arratsaldez, izan dira saiootako irabazleak.

Goizean zein arratsaldean 85na entzule izan dira Hernaniko Sandiusterri aretoan jokatu diren saioetan. Jon Maia izan da garaile, Haritz Casabalen aurretik.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Jon Maia Soria 305,5
Haritz Casabal Pikabea 300,5
Unai Gaztelumendi Arandia 300
Arnaitz Lasarte Santa Kruz 292
Joseba Lasagabaster Madinabeitia 272
Manex Astigarraga Bergara 260,5

 Hernani Jon Maia-Casabal

Ane Labaka, arratsaldeko saioan

Arratsaldean Ane Labaka lasartearra izan da saioko irabazlea. Bigarren postuan puntu alde txikia izan da Josu Oiartzabal eta Oier Iurramendiren artean.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Ane Labaka Mayoz 250
Josu Oiartzabal Iturzaeta 241
Oier Iurramendi Etxeberria 240
Nahikari Gabilondo Mendizabal 237
Ane Zuazubiskar Iñarra 225
Aitzol Iturbe Beristain 219,5

Ane Labakak irabazi du Hernaniko arratsaldeko saioa.