Ander Lizarralde eta Unai Muñoarentzat bigarren itzuliko lehen bi saioak
2015/05/17
Bergaran eman zaio hasiera Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliari. Herriko Zabalotegi aretoan bi saio jokatu dira eta horietan Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira nagusi.
Bergarako goizeko saioarekin hasi da sailkapen faseko bigarren itzulia. 50 bertsozale inguratu da Zabalotegi aretora. Ander Lizarraldek lortu du lehenengo postua, Gorka Azkarateren aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Ander Lizarralde Jimeno | 333,5 |
Gorka Azkarate Torner | 324 |
Mikel Artola Izagirre | 315,5 |
Aitor Irastortza Fadrique | 292,5 |
Eneko Araiztegi Agirre | 288 |
Urko Egaña Calderon | 282 |
Arratsaldekoa, Unai Muñoarentzat
Arratsaldeko saioan, berriz, 70 inguru izan dira saioa bertatik bertara segitu duten bertsozaleak. Astigarragan egin zuen moduan, Unai Muñoak irabazi du saioa.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Unai Muñoa Amundarain | 278 |
Aratz Igartzabal Bidegain | 254,5 |
Haritz Garmendia Iturria | 231,5 |
Andoni Goitia Etxezarreta | 225 |
Iñigo Ibañez Aramendi | 222,5 |
Beñat Torres Lete | 204,5 |