Arkaitz Oiartzabalek eta Egoitz Eizagirrek irabazi dute Antzuolako bi saioetan
2015/05/16
Antzuolako Torresoroa arteoak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio hartu ditu larunbatean; bata goizean, bestea arratsaldean. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Egoitz Egoitz Eizagirre izan dira irabazleak.
Ederki erantzun diote bertsozaleek Antzuolako hitzorduari. Goizean 60 inguru izan dira saioa segitu duten entzuleak eta arratsaldean, berriz, 100. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan da goizeko saioko irabazlea, Iñaki Gurrutxagaren aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Arkaitz Oiartzabal Agirre | 307,5 |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 304,5 |
Aitor Salegi Martija | 290,5 |
Iñaki Zelaia Irazusta | 284 |
Julen Agirre Agirrezabal | 276 |
Mikel Tapia Aierbe | 273 |
Arratsaldekoa, Egoitz Eizagirre
Arratsaldeko saioan, berriz, Egoitz Eizagirre izan da garaile eta bigarren posturako tarte oso estua izan da hurrengo hiru bertsolarien artean.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Egoitz Eizagirre Aduriz | 250 |
Adur Gorostidi Urkia | 237,5 |
Txomin Azpiroz De Pedro | 237 |
Eli Pagola Apezetxea | 237 |
Asier Sasieta Barrenetxea | 235,5 |
Unai Mendizabal Jauregi | 227,5 |