Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak
2015/06/06
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira larunbatean Ataunen. Goizekoan Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, berriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horiekin amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta erabakita gelditu da irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diren 30 bertsolariak.
Goizean 100 bertsozale inguru hurbildu da Ataungo Herri Antzokira. Unai Mendizabal zizurkiladarrak irabazi du saioa, Iñigo Gorostarzuren aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Unai Mendizabal Jauregi | 312 |
Iñigo Gorostarzu Etxebeste | 292,5 |
Oier Iurramendi Etxeberria | 282 |
Imanol Lizarazu Illarramendi | 281,5 |
Jon Gurrutxaga Urbieta | 278,5 |
Txomin Azpiroz de Pedro | 249 |
Iñaki Gurrutxagara arratsaldekoan
Arratsaldeko saioan ere 100 inguru izan dira saioa bertatik bertara segitu duten bertsozaleak. Iñaki Gurrutxagak bildu ditu puntu gehien eta berarentzat izan da saioa.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi | 258,5 |
Arkaitz Oiartzabal Agirre | 253 |
Asier Azpiroz Iztueta | 250 |
Amaia Iturriotz Etxaniz | 246 |
Unai Gaztelumendi Arandia | 244 |
Aitor Urbieta Aizpurua | 236 |
Iker Osa Zelaia | 231 |
Gorka Etxeberria Casqueiro | 219,5 |