Gipuzkoa

Erabakita geratu da Gipuzkoako Eskolartekoaren finala

2024/03/26
Apirilaren 12an, Lasturren jokatuko da finala, azken urteetan bezala. Asteburu pasa geratzeko izen ematea ere irekia dago bertsolari gazteentzat.

 Oiartzunen egin zen azken saioa, Girizia Elkartean. Bertan, Danel Etxeberria tolosarra izan zen lehen sailkatua. Osatua geratu da, beraz, finaleko seikotea:

  • Kattalin Arabolaza (Xenpelar)
  • June Aiestaran (GoiBe-Harituz)
  • Sustrai Goenaga (GoiBe)
  • Danel Etxeberria (Harituz)
  • Joanes Azpillaga (Erniarraitz)
  • Egiar Otegi (Xenpelar)

Finaleko afarirako txartelak eskurgarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Saioa afalostean egingo da, hartarako jarritako oholtzan. Egin beharreko ariketak hurrengoak izango dituzte bertsolariek:

  • Lau oinak emanda, 8ko txikian, bertso bat.
  • Binaka, 8ko handian, bina bertso.
  • Binaka, 8ko txikian, bina bertso.
  • Banaka, puntu bati erantzun 8ko txikian; eta gaia emanda bertso bat, gehienez 10eko handian.

Bertsolari gazteek asteburu pasa geratzeko aukera izango dute Lasturren bertan. Horretarako izena eman behar da ondorengo loturan:

https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/lasturizenematea2024/view

 

Oiartzungo kanporaketako bertsolariak eta aurkezlea