Gipuzkoa

Erabaki da Gipuzkoako Eskolarteko finalean ariko den zortzikotea

2018/03/19
Joan den ostiralean erabaki zen zein zortzi bertsolari ariko diren Lasturren, apirilaren 20an jokatuko den bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean. Azken kanporaketa Anoetako Kuku Elkartean izan zen, eta Maddi Aiestaran nagusitu zen 60 entzule ingururen aurrean.

Xabier Agirre, Maddi Aiestaran, Hodei Munduate, Eder Iturralde eta Araitz Sagarna aritu ziren bertsotan ostiral gauean, Anoetako Kuku Elkartean. 65 entzule inguru bertaratu ziren eta Maddi Aiestaran beasaindarra izan zen saioko irabazlea. Apirilaren 20an, beraz, Lasturko finalean ariko da. Horrez gain, finaleko zortzikotea zein izango den ere argitu zen Anoetan. Honakoa:

- Imanol Albizu Gurrutxaga (Zestoako kanporaketako irabazlea)
- Haizea Arana Cardenal (Oñatiko kanporaketako irabazlea)
- Uxue Alkorta Iturbe (Orioko kanporaketako irabazlea)
- Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Ereñotzuko kanporaketako irabazlea)
- Maddi Aiestaran Iparragirre (Anoetako kanporaketako irabazlea)
- Oihana Arana Cardenal
- Aitor Tatiegi Loidi
- Oihana Labiano Sorazu

Finala ere, aurten lehenengoz, bertso afari formatuan izango da, Lasturren. Ohi bezala, txartelak www.bertsozale.eus webgunean izango dira salgai, apirilaren 18ko eguerdia bitarte.