Historia

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 1993ko maiatzaren 17an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1987an sortu zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, eta haren helburua Euskal Herri osoko bertsolaritza bazen ere, Gipuzkoako dinamismoa hartu zuen oinarri, eta egoitza bera ere herrialde honetan kokatu izanak ez zuen erraztu Gipuzkoako Elkarteak bere nortasun propioa lantzeko egin beharreko bidea.

Gipuzkoako Elkarteak bere hastapenetik garatu duen lan ildo nagusia hedapenarena izan da, hala nola:

  • 1999an Herriarteko Bertsolarien Txapelketa. Ehun bertsolarik baino gehiagok hartu zuten parte, lehiak sortu ohi duen tentsio eta urduritasuna alde batera utzirik.
  • Bertsolari Txapelketa Nagusietarako herrialdeko ordezkariak hautatzeko antolatu diren txapelketa edo kanporaketak, 1991, 1995, 2001 eta 2003, 2007, 2011 eta 2015en.