Azpeitin izango da hurrengo saioa
Ostiral honetan, apirilaren 1ean, bertsoaz gozatzeko aukera ederra izango da Azpeitin, Eskolarteko Txapelketaren eskutik.
Oñatin hasi zen aurtengo txapelketa eta Azpeitikoa bigarren geldialdia izango du, Harri Agirresarobe, Aratz Lasa, Beñat Mateos, Naia Arrizabalaga eta Ane Zubia ariko dira bertsotan, gai-jartzen Uxune Areizaga eta epaile lanetan, berriz, Maite Sukia, Eneritz Azkue eta Mikel Lersundi.
Hirugarren eta azken saioa Lizartzan izango da apirilaren 8an eta orduan jakingo da zeintzuk izango diren apirilaren 29an Lasturren jokatuko den finaleko partaideak. Oraingoz, aurreko astean garaile izan zen Jon Mendiluze dago sailkatuta.
Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.