Zarautzen izango da Zapla zirkuituko laugarren saioa
2021/06/14
Ostiral honetan izango da bertsolari gazteen zirkuituko laugarren saioa, Zarauzko Torreoian.
Zapla, bertsolari gazteen zirkuituari iritsi zaio bere laugarren geldialdia egiteko garaia, eta Zarauzko Torreoian izango da. Sei saioko zirkuituan egingo den lehenbiziko musikatua izango da eta ondorengo laukotea arituko da kantuan:
Asier Ibarguren
Ane Beloki
Oihana Arana
Beñat Gaztelumendi
Gai jartzailea Maite Aizpurua izango da eta bertsolariei musikarekin laguntzen Aner Euzkitze eta Libe Goenaga arituko dira.
Zarauzko saio musikaturako gonbidapenak dagoeneko agortuta daude.