Zabalik dago Gipuzkoako Eskolartekoko izen ematea

2019/12/20
Urtarrilaren 20ra arte eman ahalko da izena bat-bateko txapelketan.

2020koa Gipuzkoako Eskolarteakoaren XL. edizioa izango da. Azken urteetan bezala, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuko ekimena izango da. Idatzizko atalaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta bat-batekoaz, ostera, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.

Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen da eta kanporaketak zein finala afari formatuan izango dira. Honako hau izango da kanporaketen egutegia:

- Otsailaren 14a

- Otsailaren 21a

- Otsailaren 28a

- Martxoaren 6a

- Martxoaren 13a

- Apirilaren 3a (Finala)

 

Parte hartzaileek kanporaketatan egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla, trikitiarekin.

-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

 

Finala apirilaren 3an izango da, Lasturko tabernan. Sailkatuek lan hauek egin beharko dituzte:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).

-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.

-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.

-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.

-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).

-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

 

Bat-batekoan parte hartzeko KLIKATU HEMEN eta bete agertzen den galdetegia.