Zabalik dago Gipuzkoako Eskolartekoko izen ematea
2019koa Gipuzkoako Eskolarteakoaren XXXIX. edizioa izango da. Azken urteetan bezala, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuko ekimena izango da. Idatzizko atalaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta bat-batekoaz, ostera, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen da eta kanporaketak zein finala afari formatuan izango dira. Honako hau izango da kanporaketen egutegia:
- Otsailaren 15ean, Ibarran.
- Otsailaren 22an, Ereñotzun.
- Martxoaren 1ean, Zestoan.
- Martxoaren 15ean, Orion.
- Martxoaren 22an, Oñatin.
Parte hartzaileek kanporaketatan egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla, trikitiarekin.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Finala apirilaren 5ean izango da, Lasturko tabernan. Sailkatuek lan hauek egin beharko dituzte:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-batekoan parte hartzeko KLIKATU HEMEN eta bete agertzen den galdetegia.